Makina batek su hartu du Cata Edesa Industrial lantegian

Maider Arregi 2015ko urr. 28a, 16:11

Ertzaintzak azaldu duenez, sua 13:40 inguruan piztu da Cata Edesa Industrial lantegian (lehengo Fagor etxetresna elektrikoak). Eltzeak egiten dituzten gunean makina batek su hartu du. Zorionez, inork ez du minik hartu eta ez dago zauriturik.

 

Egun, 40 langile inguruk dihardu Eskoriatzako Cata enpresan lanean. Guztiak etxera joateko agindua jaso dute eguerdiko hiruak aldera. Izan ere, segurtasun neurriak medio, argia kendu behar izan dute eraikin osoan. Gainera, lantegiaren alderdi oso bat erabat kez beteta zegoela azaldu diote langileek GOIENAri eta ezinezkoa zela bertan arnasa hartzea kontatu dute.

Suhiltzaileen hiru kamioi eta Ertzaintzaren patruila izan dira bertan.

Orain urtebete justu, azaroan, Catak erosi zuen Fagorren Eskoriatzako lantegia.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak