Aldatz taldeak irabazi du Eskoriatzako 24 orduak II. futbito txapelketa

Imanol Beloki 2015ko uzt. 26a, 17:49

Aurten bigarren aldiz jokatu da Eskoriatzako 24 orduak Futbito txapelketa. Hamaika taldek jokatu dute guztira, eta egun osoan zehar jokatutako partiduen ostean, finala 05:00 inguruan jokatu zen Aldatz (Eskoriatza) eta La Fabrika (Goierri) taldearen artean, eta etxekoak irten ziren garaile tentsioz betetako partidu baten ondoren. Hirugarrena Merin Team (Eskoriatza K.E) taldea geratu zen, eta laugarren postuan berriz, La Masia (Zumarraga) taldea.

Jende ugari batu zen Eskoriatzako Luis Ezeiza kantxan egun osoan zehar, eta giro bikaina izan zen. Antolakuntzakoek lan bikaina egin zuten dena ondo atera zedin, eta hala izan zen.

Eskoriatza, Aretxabaleta, Aramaio, Zumarraga… etik etorritako taldeak 11:00etan ekin zioten 25 minututako partiduak jokatzeari. Final laurdenetan eta finalerdietan berriz, 30 minututako partiduak jokatu ziren, eta Hirugarren eta laugarren postuak jokatzean eta finalean berriz, 20 minututako bi zati izan ziren.

Tentsiozko finala

Eskoriatzako Aldatz taldea eta La Fabrika (Goierri) taldea iritsi ziren finalera. Oso nekatuta zeuden jokalari guztiak, izan ere jokatzen zuten zortzigarren partidua zen eta nekea nabaria zen. Azkenean, Aldatz taldea gailendu zen 4-2 ko emaitza lortuz, eta hala zortzi partidutatik, zortziak irabazita lehenengoak geratu ziren sailkapenean.

Sari nagusia (batutako diruaren %60a) eta kopa irabazi zuen Aldatz taldeak, eta taldekideek azaldu dutenaren arabera: "Bodega batera joango gara garaipena ospatzera".

Emakumezkoak animatuz

Bestalde, nabarmentzekoa izan da Eskoriatza Kirol Elkarteko emakumezkoen taldearen parte-hartzea, eta animo gehien jaso dituen taldea izan da duda barik. Guztira lau kopa banatu ziren; bi, finalistentzat izan ziren, beste bat emakumezko taldearentzat parte hartzen zuen emakumezko talde bakarra zelako, eta jokalari onenaren kopa ere emakumeen taldeko atezainarentzat izan zen, Nerea Pavo-rentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak