Hasi da atzera kontaketa

Imanol Beloki 2015ko mai. 24a, 20:00

Mugimendu handia izan du Eskoriatzan gaurko egunean. 19:45ak aldera parte-hartzea %63ko parte-hartzea izan da, eta 19:55ean oraindik jendea botoa ematen zebilen. Eskoriatzako errolda 4.077 pertsonakoa da, eta, horietatik, bozkatzeko eskubidea 3.169 pertsonak izango dute. EH Bildu, EAJ, Elizateen Elkartea, Irabazi Eskoriatza eta PSE alderdietatik, Aitor Zubizarreta, Joxe Ramon Zubizarreta, Iñaki Kerexeta, Xabier Villarreal edo Jose Luis Cantero izango da Eskoriatzako alkate berria.

Gaur egun hamaika zinegotzik osatzen dute udalbatza, eta, boto guztiak zenbatu ondoren, alderdi bakoitzak jasotzen duen boto kopuruen arabera esleituko dira zinegotziak. Bost alderdietako zerrendaburuak gizonezkoak dira, eta PSEko Jose Luis Cantero da bigarren aldiz aurkeztuko den hautagai bakarra.

2011tik, 2015erako aldaketa

Aurreko legealdian, sei alderdi izan ziren Eskoriatzako udal hauteskundeetan; Bildu, Elizateak, EAJ, PSE, EB eta PP. Bilduk irabazi zituen hauteskundeak 942 botorekin, eta Beñat Herce izan zen alkatea, udalbatza osatzeko sei zinegotzi lortuz. Elizateek bi zinegotzi lortu zituzten 270 botorekin, EAJk 231 botorekin, PSEk 226 botokin eta EBk 167 botorekin zinegotzi bakarra lortu zuten. PPk aldiz 70 boto jaso arren, ez zuen zinegotzirik lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak