Bidaia berria gertatu du Eskoriatzako Olazar erretiratuen elkarteak urrirako. Hain justu, urriaren 1etik 7ra bitartean, Asturias aldera joateko aukera izango dute herriko erretiratuek, eta gaur, martitzena, zabaldu dute horretan izena emateko epea.
Olazarretik gogorarazi dute bidaia horren prezioa 330 eurokoa dela eta interesa duten bazkideak irailaren 4ra arteko martitzenetan eta eguenetan joan daitezkeela elkartearen bulegora, 11:00etatik 12:30era.
Bazkideak ez direnak
Irailaren 4an, berriz, elkarteko bazkide ez direnek eman ahalko dute izena, 350 euroren truke. Astebetean askotariko herriak bisitatuko dituzte, hala nola, Cangas de Onis, Llanes, Villaviciosa, Covadonga, Luarca edo Oviedo.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak