LOMCE legearen aurrean elkarlana "funtsezkoa" dela agerian geratu da Eskoriatzan

Mirian Biteri 2013ko mai. 16a, 19:50

Atzo arratsaldean, Eskoriatzako herriko kultura etxean LOMCE legearen bueltan egindako hitzaldi informatiboan agerian geratu zen gaur egungo hezkuntza sistema hobetzeko eta datorren lege berriari aurre egiteko "funtsezkoa" dela guraso eta irakasleen arteko elkarlana.

Eskoriatzako hezkuntza foroan Wert bezala ezagutzen den legea arduratuta daude, eta, gurasoei horrek dakarren eraginen berri zabaltzeko berbaldia antolatu zuten. Hiru irakaslek hartu zuten parte: MUko irakasle Marian Bilbatuak esandako legeak gizartean izango duen eraginaren berri eman zuen; eta Luis Ezeizako Arrate Landak eta Arizmendiko Maider Hercek ikasgeletan zelako eragina izango duen azaldu zuten. Besteak beste, ikasleen bereizketa eta konpetibitatea ekarriko dituela ohartarazi zuten hirurek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak