Atzeratu dute Eskoriatza Garbiak egubakoitzerako aurreikusita zuen ekintza

Mirian Biteri 2013ko ots. 27a, 13:50

Eskoriatza Garbia No al Puerta a Puerta herri plataformak hiri hondakinen sistemen gaineko informazio mahaiak jartzeko asmoa zuen egubakoitzean; ekintza hori martxora arte atzeratzea erabaki dute.

Ohar batean jakinarazi dute herritarrek prozesuan parte hartzeko duten "gogoari erantzunez", aurreikusita zituzten ekintzak atzeratzera behartuta sentitu direla. Horren harira, honakoa nabarmendu dute: "Eragina handiagoa izan dadin, ekintza horiek hobeto antolatu nahi ditugu, parte-hartzea kontuan izanik. Gainera, jakinarazi nahi dugu ekintza guztiak aurrez iragarriko ditugula".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak