Jarduera berri hauek izango dira: core-lan, enborra lantzeko ariketa berritzailea; tonifikazioa, gorputz osoaren tonu muskularra garatzeko; mutltifitnes, egoera onean egoteko; eta hirugarren adineko gimnasia, adin horretarako behar zehatzei erantzuteko gimnasia leuna.
Beste urte batzuetan bezala, pilates, spinnig eta aikido ere eskainiko dira.
Uretako jarduerak
Igerilekuan ere jarduera berriak daude: igeriketa hastapena 2009 eta 2010ean jaiotako umeentzat; eta hirugarren adineko igeriketa.
Gainera, aquagym-eko eskaintza zabalagoa da aurten; klaseak eskainiko dira goizetan, eguerdian eta arratsaldean. Eta iaz bezala 4-10 urte bitarteko umeentzat eta helduentzat igeriketa ikastaroak ere izango dira (hastapena eta hobekuntza).
Izen-ematea kiroldegian
Kirol jarduera guztiak datorren astelehenean hasiko dira. Izen-emate epea zabalik dago eta matrikulatzeko kiroldegitik pasatu behar da izen-emate orria betetzera.