Hasi da ekonomia solidarioaren inguruko graduondoa Huhezin

Leire Kortabarria 2012ko mai. 23a, 12:42

Ekonomia solidarioaren inguruko graduondoa Hiru hilabetez, apirilaren 23tik uztailaren 13ra bitartean, iraungo du aurten ekonomia solidarioaren inguruko graduondoak: “Ekonomia solidarioaren garapenerako kudeaketa ekonomiko eta soziala”. 2010ean bezala, orduan egin baitzen graduondoaren lehen edizioa, aurten ere 17 lagun ari dira bertan parte hartzen, denak Latinoameriketakoak.

Aurten ere, bigarren urtez, Huheziko Lanki Institutuak Ekonomia Solidarioaren inguruko graduondoa jarri du martxan. 2001tik aurrera Lankik, Mundukide fundazioarekin batera, ekonomia solidarioko ekimenen eta Arrasateko kooperatiba esperientziaren arteko elkarlana garatzeko balio du graduondoak.



Formazio horren bidez, ekonomia solidarioko ekimenak sendotu eta bideragarri egiteko baliabideak eskaini nahi dira. Horretarako, ekimen horietako ordezkariekin, euren jarduerak efizientziaz antolatzeko eta kudeatzeko behar diren ezagutzak eta konpetentziak lantzen dituzte. Kooperatibigintza, ekonomia solidarioa,  garapen komunitarioa, garapenerako lankidetza, kudeaketa ekonomikoa, kudeaketa soziala eta ekintzailetasunarekin loturiko gai eta tresnak lantzen dira.



Aldi berean, ekonomia solidarioan oinarritutako enpresekiko elkarlanean sortzen diren esperientzia, ezagutza eta sare-fluxuen bidez, Arrasateko kooperatiben proiektu sozial kooperatiboa indartu nahi da.

Gradu-ondokoa egiten 17 lagun hauek dabiltza:

•    Joel Capitani (Brasil) MST – Ceagro eskola
    •    Jefferson Luis da Silva (Brasil) Crenhor kooperatiba
    •    Jose Aldemi Santos (Brasil) Cooperarsul kooperatiba
    •    Terezinha de Jesus Pimenta (Brasil) Capina elkartea
    •    Isabel Cristina Alves (Brasil) Gife Criole kultura elkartea
    •    Paulina Garrido (Mexiko) Tosepantomin kooperatiba
    •    Irene Macuilaco (Mexiko) Tosepantomin kooperatiba
    •    María del Mar Avilés (El Salvador) Aprainores nekazari elkartea
    •    Felipa Ernestina Campos (Nikaragua) Organización Autónoma de Mujeres emakume elkartea
    •    Vladimir Felix Rojas (Bolivia) Condo K elkartea
    •    Hugo Armando Cano (Kolonbia) ACAB nekazari elkartea
    •    Patricio Ramiro Guamán (Ekuador) Apicultores S. Pedro de Vilcabamba nekazari elkartea
    •    María Soledad Sánchez (Ekuador) Redesol sarea
    •    María del Carmen Vargas (Ekuador) Corporación Salinas
    •    Agustín Pandolfini (Argentina) Nuestras Huellas elkartea
    •    Edgardo Hernán (Argentina) Creando conciencia kooperatiba
    •    Jorge Alberto Carrión (Txile) El Manzano eko-eskola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak