Huheziko ikasleek Txomin Txapel eguna ospatuko dute gaur

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko mai. 18a, 12:41

Gaur, egubakoitza, Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko jaia da: Txomin Txapel eguna, hain zuzen ere. Beraz, ikasle eta irakasleek ekintza ugari izango dituzte egun osoan fakultateko jaia ospatzeko. Olinpiadak, triki-poteoa, bertso-bazkaria eta kontzertua izango dira, besteak beste.

10:30ean emango zaio festari hasiera txupinazoarekin, eta ondoren, olinpiadetan parte hartuko dute bertako ikasleek fakultateko belardian eta klaustroan. 13:30ean, Eskoriatzako kaleetan zehar triki-poteoa egingo dute bazkalordura arte. 14:30 inguruan bertso-bazkaria egingo dute Santa Mariñe plazan, txosnaren ondoan. Bazkaltzeko 190 lagun inguru izango dira eta hauxe izango da menua, urtero moduan: pasta-entsalada, solomoa eta txokolate kopa.

Arratsaldean, urtean zehar egin diren ikasleen ekintzen aurkezpena eta urteko egoeraren analisia egingo dute ikasle-biltzarrekoek, 18:00etan, eta 20:00etan ZZ Blues Band taldeak kontzertua eskainiko du plazako agertokian.

Independentziaren alde, martxa

Kilometroko luzerako independentziaren martxa ere antolatu dute Eskoriatzako kaleetan zehar; 10:15ean ziren hastekoak. Martxaren helburua parte hartzea da, eta, beraz, irabaztea ez da garrantzitsuena.

Unibertsitatearen eta euskaldunen elkartasuna bultzatzeko asmoarekin antolatu dute unibertsitateko kirol zerbitzukoek ekintza hori, eta animatu eta parte hartzeko dei egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak