Mendi irteera eta sagardotegia antolatu dute hilaren 19rako

Mirian Biteri 2011ko ots. 1a, 18:10

Aurten ere sagardotegira irteera antolatu du Aitzorrotz kultura elkarteak. Otsailaren 19a aukeratu dute horretarako. Interesatuek otsailaren 14a baino lehen eman behar dute izena Inkernun, Goxo txiki eta Aldatz tabernetan.

Izena ematearekin batera, 40 euro ordaindu beharko dituzte (bazkaria eta autobusa daude sartuta). Azken horren harira, Aitzorrotzetik jakinarazi dute gurasoekin doazen haurrek ez dutela autobusa ordaindu beharko.

Esan bezala, otsailaren 19an egingo dute irteera. Egun osokoa izango da; asmoa da 09:00etan Eskoriatzatik irtetea eta 19:00ak aldera itzultzea. 

Adarra mendira igotzea

Hain justu ere, honakoa izango litzateke egun horretarako plana. Eskoriatzatik irten eta Adarra mendira igoko dira parte hartzaileak. Donostialdeko mendirik garaiena da hori; 811 metroko garaiera du. Urnieta, Andoain eta Hernani artean dago.

Jarraian, handik jaitsi eta Urnietarantz abiatuko da autobusa; hango Elutxeta sagardotegian gertu izango dute-eta sagardotegiko menu gozoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak