Punta-puntako teknologia ekologikoak ikusteko azkeneko aukera, gaur (domeka), Eskoriatzan

Ubane Madera 2011ko urt. 28a, 11:11

Bizikleta elektrikoak, led teknologiadun argiak, irradiatze-zorua, eguzki plakak, argiarekin “dantzan” jartzen den “eltxoa”, lurpetik berotasuna hartzen duen sistema…halako eta antzeko sistema eta berrikuntzak ikus daitezke Eskoriatzako Jasangarritasunaren azokan, beti ere, aurrezpena bultzatzen duten teknologia berriak. Gaur (domeka) goiza da azkeneko aukera: 11:00etatik 14:00ak arte izango da zabalik.

Eguerdi partean, gainera, hamarretakoa emango diete bisitariei: taloak eta beste.

'Ikusi eta ikasi'

Orain arteko bisitariak gustura asko ibili dira kuxkuxeatzen, eta gehienek dioten moduan, “ikasten”; azken batean azokan erakusgai dagoen gehiena berria da-eta, edo gehienok ezagutzen ez duguna.

Hortxe aukera, beraz, esamoldeak dioen moduan, ikusi eta ikasteko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak