Istripua AHTren lanetan: herritarrek deituta, bigarren kontzentrazio bat egin dute

Goiatz Arana Begiristain 2010ko abe. 11a, 12:34

Eguenean AHTren lanetan izandako istripua gaitzesteko, elkarretaratzea egin zuten atzo –barikua– iluntzean, Eskoriatzako plazan, herritarrek deituta. Hainbat eskoriatzar eta alderdi politikotako ordezkari batu ziren –ezker abertzalea, Ezker Batua, EAJ, EA eta H1!-ekoak tartean–, 'Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea!' lelodun pankartaren atzean. Kontzentrazio isila egin zuten 19:00etatik 19:30era.

Eguneko bigarren elkarretaratzea izan zen: eguerdian, beste bat egin zuten Marin auzoan, CCOO sindikatuak deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak