Amerikako indigenak hasi dira esperientziak trukatzen

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko aza. 16a, 12:52

Abendura arte izango dira gure artean hizkuntza gutxituak dituzten Amerikako herrietako ordezkariak: Guatemalako mayak, Ekuadorko kitxuak eta Bolibiako aimarak. Zortzi lagun guztira, hizkuntzalari, irakasle eta ikertzaile perfiletakoak.

Atzo izan zuten lehenengo hitzaldia. Bertan Urko Kolomok Euskal Herriaren aurkezpena egin zien eta euskararen berreskuratzearen esperientziaren berri eman zien. Bolibiako Flora Oyardok esan zigun, orain 30-35 urte hemen pasatakoak, orain ari direla bizitzen Bolibian. 

Garabide elkarteak antolatzen duen Herri eta Hizkuntzen esperientzien IV Truke Programa datozen hiru asteetan gauzatuko da. Indigenek kontatu digute, eurentzako oso garrantzitsua dela truke programa hau.

Programaren helburua da gurean hizkuntzaren errekuperaziorako izan diren esperientziak ezagutzea, horiek euren errealitateekin alderatzea eta harako egitasmoak martxan jartzeko lehenengo hausnarketak egitea. Horrez gain, euren hizkuntza gutxituen egoeraren berri ematea, Garabideri ez ezik, jardunaldiotan parte hartuko duten pertsona, erakunde eta elkarte guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak