Emakumezkoen Euskal Kopako finala, eguaztenean Eskoriatzan

Xabier Urtzelai 2010ko aza. 16a, 11:46

Eguaztenean, hilak 17, jokatuko dute Hondarribia Irun eta EHU taldeek saskibaloiko emakumezkoen Euskal Kopako finala (Intxaurtxueta kiroldegia, 19:30).

Eskoriatza kirol elkarteak antolatuta aurten ere Eskoriatzara ekarri dute emakumezkoen Euskal Kopa, eta urrian kanporaketa torneoa jokatu ostean iritsi da finalaren txanda. Hondarribia-Irungoak zuzenean sailkatu dira finalera, maila goreneko taldea izanda, eta unibertsitariak hiruko torneoan gailendu behar izan ziren finalera sailkatzeko. Hala, EHUko neskek eguaztenean erakutsiko dute ezustekoa emateko gauza diren. Sarrera doakoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak