Herri indigenen errealitatea ezagutzeko aukera Zinema Sozialaren Erakustaldiari esker

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko aza. 4a, 16:48

Azaroko lehen hiru martitzenetan Zinema Sozialaren II Erakustaldia izango da Eskoriatzan. Ekimen horren bidez, hainbat herri indigenen errealitatea ezagutzeko aukera izango da. Azken martitzenean, gainera, gurera dator Janet Cuvi, Ekuadorko Nazionalitate Indegenen Biltzarreko komunikazio agintaria, euren borroka eta desioen gainean berba egiteko.

Dokumentalek honakoa islatuko dute: herri indigenek euren herri identitateari, hizkuntzari eta kulturari eusten saiatzen diren bitartean, sistema kapitalista eta globalizatzaileak etengabe erasotzen dituela. Baina egoera horien aurrean ez dira zain geratzen eta euren burua antolatzen dute, aukera eta estrategia ezberdinen inguruan eztabaidatuz, aukerak  proposatuz… Erresistentzia hutsetik haratago, egoera aldatzeko proposamenak dakartzate.

Ibarrundi museoan
Proiekzioak hiru martitzenetan izango dira hilaren 9an hasita;19:00etan, Ibarraundi Museoan.

Hona egitaraua:

Azaroak 9, martitzena:

  • Dokumentala13 pueblos en defensa del agua (Mexiko, 2008)

Egilea: Francesco Taboada
Iraupena: 63 minutu.

Dokumental honetan erakusten da Moreloseko Herrien Kontseiluak euren baliabide naturalen kontrola gobernu eta enpresarien eskuetatik berreskuratzeko garatu zuen borroka.  Izan ere, herrialde honetan  ezagutu den “ekozidio” okerrenetakoa gauzatu dute gobernuak eta enpresariek azken urte hauetan .


Azaroak 16, martitzena

  • Dokumentala: El velo de Berta (Txile,  2004)

Egileak: Jeanette Paillán y Esteban Larrain
Iraupena: 73 min.

Hainbat familia pehuencheren borrokaren istorioa kontatzen du pelikula honek, zehazki familia horietako emakumeen istorioa, eta nola 1996tik aurrera inbaditzaile neoliberalari aurre egin zioten euren lurraldea, ibaia eta arbasoak defenditzeko.
Horien artean aipamena berezi du Berta Quintremanen istorioak. Adineko emakume pehuenche horrek milioi askoko proiektu bat kolokan jartzea lortu zuen: Endesa enpresa transnazionalak Alto Bío Bíon martxan jarri nahi zuen Ralko presa hidroelektrikoa

Azaroak 23, martitzena

  • Dokumentala: Soy defensor de la selva (Ekuador, 2004)

Egilea: Heriberto Gualinga Montalvo
Gonbidatua:  Janeth Cuvi.  ONAIEko Komunikazio Agintaria
ONAIE Confederación de Nacionalidades Indígenas del Ecuador.

Sarayaku bere tradizio, kultura eta bizimoduari eusten dion Ekuadorko Amazonasko komunitate kitxua bat da.
2002. urtearen erdialdean, Argentinako CGC (Compañia General de Combustibles) petrolio enpresa bertan sartu zen komunitatearen baimenik gabe prospekzio sismiko bat egitera. Herri txiki bat erraldoi baten aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak