Dokumentalek honakoa islatuko dute: herri indigenek euren herri identitateari, hizkuntzari eta kulturari eusten saiatzen diren bitartean, sistema kapitalista eta globalizatzaileak etengabe erasotzen dituela. Baina egoera horien aurrean ez dira zain geratzen eta euren burua antolatzen dute, aukera eta estrategia ezberdinen inguruan eztabaidatuz, aukerak proposatuz… Erresistentzia hutsetik haratago, egoera aldatzeko proposamenak dakartzate.
Ibarrundi museoan
Proiekzioak hiru martitzenetan izango dira hilaren 9an hasita;19:00etan, Ibarraundi Museoan.
Hona egitaraua:
Azaroak 9, martitzena:
- Dokumentala: 13 pueblos en defensa del agua (Mexiko, 2008)
Egilea: Francesco Taboada
Iraupena: 63 minutu.
Dokumental honetan erakusten da Moreloseko Herrien Kontseiluak euren baliabide naturalen kontrola gobernu eta enpresarien eskuetatik berreskuratzeko garatu zuen borroka. Izan ere, herrialde honetan ezagutu den “ekozidio” okerrenetakoa gauzatu dute gobernuak eta enpresariek azken urte hauetan .
Azaroak 16, martitzena
- Dokumentala: El velo de Berta (Txile, 2004)
Egileak: Jeanette Paillán y Esteban Larrain
Iraupena: 73 min.
Hainbat familia pehuencheren borrokaren istorioa kontatzen du pelikula honek, zehazki familia horietako emakumeen istorioa, eta nola 1996tik aurrera inbaditzaile neoliberalari aurre egin zioten euren lurraldea, ibaia eta arbasoak defenditzeko.
Horien artean aipamena berezi du Berta Quintremanen istorioak. Adineko emakume pehuenche horrek milioi askoko proiektu bat kolokan jartzea lortu zuen: Endesa enpresa transnazionalak Alto Bío Bíon martxan jarri nahi zuen Ralko presa hidroelektrikoa
Azaroak 23, martitzena
- Dokumentala: Soy defensor de la selva (Ekuador, 2004)
Egilea: Heriberto Gualinga Montalvo
Gonbidatua: Janeth Cuvi. ONAIEko Komunikazio Agintaria
ONAIE Confederación de Nacionalidades Indígenas del Ecuador.
Sarayaku bere tradizio, kultura eta bizimoduari eusten dion Ekuadorko Amazonasko komunitate kitxua bat da.
2002. urtearen erdialdean, Argentinako CGC (Compañia General de Combustibles) petrolio enpresa bertan sartu zen komunitatearen baimenik gabe prospekzio sismiko bat egitera. Herri txiki bat erraldoi baten aurka.