Pirritx, Porrotx eta Marimotots, azaroaren 27an

Ubane Madera 2010ko aza. 2a, 13:07

"Ongi etorri…Pupu eta Lore" ikuskizun berria aurkeztuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Eskoriatzako kiroldegian, azaroaren 27an, 17:30ean. Sarrerak azaroaren 17an ipiniko dituzte salgai, 08:00etan, bost eurotan. Eta ohi den moduan, kiroldegiko aforoa betez gero, sarrera barik ezin izango da beste inortxo ere sartu.

Pupu eta Lore Pirritxen bi alaba bikiak dira, eta jakina, alabak hezi egin behar dituzte, horrek dakartzan arazo eta bestelako buruhausteekin. Adibidez, osasun kontuek berebiziko garrantzia dute, eta bide horretan laguntzeko azalduko da Nagore, euren lagun medikua.

80 minutuko saioa da Euskal Herriko pailazo ezagunenek Eskoriatzan aurkeztuko duten hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak