Aranburuzabala eta Aingeru Guarda berriro urbanizatu

Iker Barandiaran 2005ko abe. 7a, 11:44
Injelan enpresa hasi da Aranburuzabala kalea eta Aingeru Guarda pasealekua berriro urbanizatzeko proiektua idazten. Aurten adjudikatu dute lan hori, baina 2008tik 2010era bitartean egingo dute, behin betiko tranbiaren proiektua definitu ostean.

Kontua da tranbiaren behin betiko proiektuak eragina izango duela kale eta pasealeku horretan egin beharreko lanetan. Horregatik, tranbiaren proiektua definitzeko zain egon beharko dute bestea finkatu ahal izateko.

Hala ere, ez dute Aranburuzabala kale osoa berriro urbanizatuko. 1995ean, San Pedro elizatik HUHEZIra arteko zatia berritu zuten, eta tramu hori ez dute berriro ukituko. Oraingoan Lan horiek Jaurlaritzaren Izartu programaren barruan daude, eta diruz lagunduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak