Benito Lertxundi: sarrerak salgai eta erakusketa bibliotekan

Goiena 2005ko aza. 28a, 12:35
"Zuzenean" disko berriaren aurkezpenak egiten dihardu Benito Lertxundi egunotan hiriburuetan, eta abenduaren 2an iritsiko da labetik atera berri duen diskoarekin Eskoriatzako kiroldegira. Dagoeneko, ohiko salmenta puntuetan sarrerak salgai jarrita daude, 12 euroko prezioan. Egunean bertan, takilan, sarrerak 15 euroko prezioa izango dute.

Sarrerak honako lekuetan eskura daitezke:

Sarrerak honako lekuetan eskura daitezke:

  • Eskoriatzan: Dorleta paperdendan, Mirentxu tabernan eta kiroldegian

  • Aretxabaleta: Arlutz tabernan
  • Arrasaten: Montte tabernan
  • Bergaran: Bilintx liburudenda
  • Oñatin: Turismo bulegoan

Erakusketa

Gainera, Eskoriatzan bibliotekan, Benito Lertxundiren diskografiaren erakusketa jarrita dago nahi duenak ikusi eta maileguan Benitoren diskoak hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak