Azken Ordua: Abraham Iglesias Lasa da hilda aurkitu duten gizonezkoa. Hilotza Donostiara eraman dute autopsia egin eta nola hil den argitzeko.
Gaur goizean aurkitu dute galduta zegoen gizonezkoaren gorpua. Atzo arratsaldean, etxera iritsi ez zela eta, familiakoek Bergarako komisaldegian denuntzia jarri zuten.
Atzo hasi zen Ertzaintzako mendi unitatea galdutakoaren bila. Arratsaldean, gizonezkoa etxera iritsi ez zela eta, familiak kezkatuta Ertzaintzari jakinarazi zion.
Hala ere, lanak bertan behera geratu ziren bilaketa lanak arrastorik ez zutelako.
Gaur goizean hasi ditu berriro Ertzaintzak bilaketa lanak. Senitartekoak eta lagunak Eskoriatzako hainbat auzo miatu dute. Zoritxarrez, hilda aurkitu dute goizean.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak