Postal digitalak sarean ipintzen hasi da Udala

Leire Kortabarria 2005ko aza. 14a, 17:59
Dagoeneko sarean daude Udalak antolatutako Gabonetako postal digital lehiaketara bidali dituzten lehenengo lanak. Udalak Gabonak zoriontzeko erabiliko duen euskarria aukeratzea da helburua.

Eskoriatzako Udalak sail berezia egin du bere webgunean lehiaketa horretarako. Jaso dituzten lanak erakusten hasiak dira han, eta gehiago jaso ahala, ipintzen jarraituko dute.

Lehiaketan parte hartzeko aukera dago abenduaren 2ra bitartean, lehiaketak@eskoriatza.net e-posta helbidean. Lehiaketako oinarriak ere udal webgunean daude.

Gabonetako marrazkiak

Zabalik dago baita Gabonetako marrazki lehiaketako parte-hartze epea. Eskoriatzako eta Gatzagako 6-12 urte bitartekoendako lehiaketa da. Hemen duzue lehiaketaren berri gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak