Jardunaldiak HUHEZIN: Elkarrekin ikasi

I.A. 2005ko aza. 8a, 17:34
Egun beteko jardunaldia egingo dira Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, HUHEZIn. Azaroaren 11n izango da, egubakoitza.

Helburuak

Helburuak

Jardunaldi horien helburuak dira sendotzea unibertsitatearen eta eskolaren arteko loturak, azpimarratzea komunitate zentzua hezkuntza maila guztien artean, aztertzea prozesu didaktiko berritzaileak eta bidek jartzea irakaslearen hezitzaile rola indartzeko.

Egitaraua

Jardunaldiak goizeko 09:00etan hasiko dira HUHEZIko areto nagusian, eta arratsaldeko 14:00ak arte iraungo dute.

  • 09:00 Aurkezpena: Joxe Mari Aizega, errektoreorde akademikoa Mondragon Unibertsitatean.
  • 09:30 Cristina Garre eta Ines Gonzalez (Artatse Ikastetxea): Elkarrekin ikasi.
  • 10:30 Atsedena, kafea.
  • 11:00 Pilar Etxaniz (Antzuolako Herri Eskola): Elkarrekin ikasten ikasi.
  • 12:00 Pili Sagasta (HUHEZI): Ikaskidetzan ardaztutako ikaskuntza.
  • 13:00 HUHEZIko ikasleen testigantza.

Jardunaldiok doakoak izango dira. Informazioa jaso eta izena emateko, bidali mezu bat Ainara Aranbarriri, edo idatzi mezu bat helbide honetara: info@mondragon.edu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak