Hiriberritze plana, herrian egin beharreko hobekuntzak jasotzeko

Iker Barandiaran 2005ko urr. 6a, 20:01
Udala iaz hasi zen bizilagunekin batzen eta herrian egin beharreko hobekuntzen proposamenak jasotzen. 200 proposamen baino gehiago jaso zituzten. Egunotan proposamen gehiago jasotzen dabiltza.

Iaz, Udaleko Lan eta Zerbitzuen eta Hirigintzako Sailak herritarrengana jotzea erabaki zuen. Helburua zen udalerria hobetzea, eta gainera bizilagunen gustura bazen, askoz hobeto. Besteak beste, gura zuten ailegaerreztasuna bermatzea, espaloiak hobetzea, hiri-altzariak ordezkatzea eta abar.

Bizilagunek 200 proposamen egin zituzten. Horietatik Udalak 88 aintzat hartu eta egin ditu; 27 laster egiteko asmoa dauka; eta beste batzuk atzera bota ditu. Besteak beste, arrapalak, eskudelak, markesinak, ispiluak, pibotak, eserlekuak eta abiadura murrizteko bandak jarri eta konpondu dituzte.

Udala oso pozik dago herritarren harrerarekin eta egunotan batzar gehiago egiten dabil hainbat herritarrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak