Zirkulazioa arautzeko ordenantza gogorragoa

Iker Barandiaran 2005ko eka. 30a, 14:35
Uztailaren 4an, astelehena, Udalak indarrean jarriko du herrian zirkulazioa arautzeko ordenantza berria. Hainbat aldaketa ekarriko ditu, eta gogorragoa da.

Ordenantza horrek hainbat aldaketa eragingo die eskoriatzarrei eta bisitariei. Besteak beste, udaltzainek jarriko dituzten isunak Eusko Jaurlaritzako Zirkulazio Sailak bideratuko ditu, eta orain jartzen dituztenak baino garestiagoak izango dira.

Horrez gain, Udalak aditzera eman du hemendik aurrera ezingo dela herriko kale nagusienetan gelditu. Honako hauetan, hain zuzen ere: Aranburuzabala, Arana eta Gaztainadui kaleetan, Aingeru ibilbidean eta Intxaurtxueta kaleko lehenengo sei zenbakietan.

Bestalde, aditzera eman dute Dorletan aparkalekuak jarri dituztela, eta egun gutxi barru, Santa Anan ere jarriko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak