Koadrilen arteko harremana bultzatu eta umore onean herriko jaiak pasatzeko asmoz antolatu dute egitarau alternatiboa Eskoriatzako Gaztetxiak eta Amnistiaren aldeko taldeak. Ekitaldiak ekainaren 28a eta uzatailaren 2a bitartean burutuko dira. Eta honako hauek dira:
Ekainak 28, martizena:
*22:30ean Danborrada, "Euskal Presoak gaztetxera lemapean"
*01:00ean Zorabioak: txalaparta, kapoeira, tekno eta trikitixaz uztartutako ikuskizuna.
Ekainak 29, eguaztena:
*16:00etan Kontzejupe III. pilota txapelketa
*19:00etan Kontzertuak: Afonia, The five twisters, Los Cretinos eta The Ruders taldeekin.
Ekainak 30, eguena:
*16:00etan Futbolin txapelketa
*22:00etan Kontzertua: Ezinean eta Lukas Prest! taldeekin
*01:00etan Play-back txapelketa
Uztailak 1, eguakotxa:
*19:30etan Euskal preso eta errefuxiatuen aldeko kalejira
Uztailak 2, zapatua:
*16:30etan txupinazoa
*17:00 Traktobernari ongietorria
*17:30ean kuadrilen arteko jolasak plazan
*19:00etan Perkusio txarangaz kalejira
*22:00etan Kontzertua plazan