Bidegiren jarrera salatu du autobidearen jarraipen taldeak

Iker Barandiaran 2005ko eka. 3a, 13:27
Eguaztenean prentsaurrekoa egin zuen autobideko lanen jarraipena egiteko batzordeak. Orain arte egindako lana eta aurkeztutako alegazioak aditzera eman zituzten. Bidegirekin oso haserre daude.

Urtebete baino gehiago da herrian autobideko lanen jarraipena egiteko batzordea sortu zutenetik. Batzordea udal taldeetako ordezkariek, elizateetako auzo alkateek eta jabe alkateek osatzen dute.

Laster batzordeak egindako lana eta aurkeztutako alegazioak herritarrei aditzera emateko txostena banatuko dute etxez etxe.

Batzordea oso haserre dago lanen ardura duen Aldundiko erakundearekin, Bidegirekin. Bidegiren jarrera eskasa eta egin dituen akats larriak salatu zituzten.

Horrez gain, Eskoriatzako alkate Juan Carlos Bengoak gezurtatu zuen Bidegik bosgarren zabortegi bat egingo duenaren zurrumurrua, eta Eskoriatzako lotunea Ederlan inguruan izango dela argitu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak