Aurten ere Ferixie antolatu dute Eskoriatzako Udalak eta Arizmendi ikastolak. Baserrietako produktuak, artisauak, txorimalo lehiaketa, antzerkia eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte ekainaren 4rako, zapatua. Herri bazkaria ere egingo da eta izena emateko azken eguna ekainaren 2a, eguena, da.
Egitaraua
Egitaraua
9:00: Etxafuego jaurtiketa.
9:30: Txistularien kalejira.
10:30: Ferixaren hasiera
- Baserriko produktu eta elikagaiak.
- Artisautza.
- Abere erakusketa.
- Tresneria.
11:00 - 12:30: 8. Txorimalo Lehiaketa, haur eta gazteentzat.
12:00: Trikitilarien kalejira.
12:30:
- Kriskitin Dantza Taldea
- Sari banaketa.
13:00:
- Motozerrarekin enborrean irudiak.
- Sari banaketa.
- Errifaren zozketa.
15:00: Herri bazkaria pilotalekuan.
18:30: Plazara! ondo izan antzerkia gaztetxean.
Herri bazkaria
Zapatu eguerdian herri bazkaria egingo da pilotalekuan. Ekainaren 2a, eguena, baino lehen eman behar da izena.
Prezioak:
- Nagusiak: 12 euro.
- Haurrak: 6 euro.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak