Haurtzaindegi publikorako 313.000 euro aurreikusita

Iker Barandiaran 2005ko mai. 20a, 19:13
Astean udalbatzarrak ezohiko osoko bilkura egin zuen haurtzaindegi publikoaren proiekturako diru partida handiagoa onartzeko. Aurretik, lan hori egiteko, 200.000 euro onartuta zituzten, baina hori handitzeko beharra ikusi dute, eta beste 113.000 euro batu dizkiote kopuru horri.

Udalak onartuta dauka Musika Eskola dagoen tokian (oktogonoan) haurtzaindegi publikoa jartzea. Horretarako, lokal hori egokitu beharra dauka. Aurrekontua handitzeaz gain, enpresen eskaintzak aurkezteko plegua onartu zuten.

Bestalde, egungo Musika Eskola Museo Eskola zegoen lekura (Hidalga kalea) eraman gura dute, eta horretarako lokal hori egokitu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak