Elizateetako auzo bideen inbentarioa egin dute

Iker Barandiaran 2005ko mai. 19a, 20:59
Dagoeneko aurkeztu dute elizateetako auzo bideen inbentarioaren aurrerapena, eta udaletxean dago interesatuek ikus dezaten. Auzotarrek ekainaren 15era bitarteko epea dute lan horri alegazioak aurkezteko.

Ezagun da baserri auzoetan tarteka bideen eta lurzoruen jabetzaren gaineko arazoak izaten direla. Halako arazoak konpontzeko eta beste batzuk sor ez daitezen Udalak erabaki zuen udalerriko bide publikoak katalogatzeko lana egitea.

Nekazaritzako aditu den Tomas Madinabeitiarekin harremanetan jarri ziren, eta dagoeneko lan hori bukatu du. Honek bide bakoitzaren ezaugarriak eta erabilgarritasuna zehaztu ditu

Informazio hori guztia, elizate bakoitzeko planoekin ikusgai dago udaletxean. Interesatuek hara jo beharko dute. Ekainaren 15era arte izango dute alegazioak aurkezteko epea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak