Aurtengo aldaketa nagusia da ez dutela herri bazkaririk egingo. Aurreko urteetako parte-hartzea dela eta, antolatzaileek erabaki dute ekimena atzera botatzea. Hala ere, Aitzorrotzeko tabernan ogitartekoak eta kafea banatuko dituzte gosea dutenendako.
Horrez gain, egitarau polita antolatu dute egun berezi hori osatzeko: 09:00etan txistulariek diana joko dute. 09:30ean, Aitzorrotzera igotzeko hitzordua egin dute Herriko Plazan. Mendi puntan dagoen ermitan, 11:30ean, meza emango dute, eta horren ostean trikitilariek emanaldia egingo dute.
Arratsalde partean, Herriko Plazara jaitsiko dira, eta han herritarrek tortillak salduko dituzte. Horrez gain, dantzaldia egingo dute Kaixo taldearekin.