Saihesbidean lanak egiten dabiltza erortze arriskuagatik

Iker Barandiaran 2005ko api. 21a, 20:36
Azkeneko bi asteotan Eskoriatzako saihesbidearen puntu batean harrizko horma handi bat egiten dabiltza, erortze arriskua saihesteko. Aldundia dabil lan hori egiten eta trafikoan geldiuneak sortzen ditu.

Orain dela bizpahiru aste Aldundia konturatu zen Eskoriatzako saihesbidean, Leintz Gatzagarako noranzkoan, tunelera sartu aurretik eskumako aldean, errepideko zati bat erortzen hasia zela.

Errepidearen malda eta inklinazioa neurtzeko makina bat jarri zuten, eta jakin zuten puntu horretan trafiko motelerako erreia behera etortzeko arrisku handia zegoela.

Hortaz, Aldundiko langileak 45 metroko luzera duen harrizko horma egiten dabiltza. Are gehiago, horma handi hori egin ahal izateko, Mesedeetako Amaren egoitzari 550 metro koadroko lur zatia desjabetu diote.

Lanek iraun bitartean geldiuneak daude saihesbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak