Udalak hartu du Apotzagako bide berria egiteko ardura

Iker Barandiaran 2005ko api. 21a, 20:09
Udalak erabaki du Apotzagako auzotarrek duten arazoari irtenbidea ematea. Autobideko lanak direla eta, kamioien eta makinen trafiko handia dute auzoko bidean, eta auzotarrak oso haserre daude.

Autobideko lanek eguneroko bizimoduan asko eragin die Apotzagako auzotarrei. Orain dela hilabete inguru hasi ziren autobideko lanak, eta hainbat eragile batu zaizkie: autobideak Apotzagarako bidea zeharkatuko du; apur bat beherago autobidearen sarrera egingo dute; eta Apotzagan hondakindegia ipini dute. Guzti horren ondorioz, sarritan bidea moztuta izan dute.

Horrek guztiak sutan jarri ditu auzotarrak, eta joan den astean protesta egin zuten: goiz osoan errepidea moztu zuten. Euren esanetan, Aldundiko Bidegi erakundeak agindu zien bide alternatibo bat egingo zuela.

Azkenean, Bidegiren erantzuna heldu ezean, Udalak hartu du bide hori egiteko ardura. Martitzenean hasi zituen lanak, eta bi astetan bukatuko dituzte. Apotzaetxebarritik barrena izango du ibilbidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak