Udal langileek egingo dituzte lurperatzeak hiru elizatetan

Iker Barandiaran 2005ko api. 7a, 20:20
Hemendik aurrera, udal langileak arduratuko dira Marin, Apotzaga eta Mendiola elizateetako kanposantuetan egin beharreko lurperatzeetaz.

Orain arte Udalak ez zituen bere kargu hartzen elizateetako kanposantuetako lurperatze lanak. Orain dela gutxi, berriz, elizate batzuetatik Udalari laguntzeko eskaera egin diete. Hain zuzen ere, Marinen, Apotzagan eta Mendiolan ez dituzte horma-hilobiak erabiltzen. Horregatik, lan handiagoa ematen die lurperatzeak, eta laguntza premian daude.

Udalak zazpi elizateei egin die eskaintza, baina hiru horiek bakarrik eskatu dute. Hortaz, beharra dutenean, udaleko bi langile arduratuko dira lan horretaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak