Ibarraundi bisitariendako informazio puntua izango da

Iker Barandiaran 2005ko api. 7a, 20:14
Eskoriatzako Udalak bisitariendako harrera hobeto antolatu gura du. Horretarako, Ibarraundi jauregian informazio puntua jarriko dute, besteak beste.

Urtero Eskoriatzara kanpoko hainbat bisitari etortzen dira, batez ere ikasleak. Gehienak Museo Eskola ikustera etortzen dira, baina Udalak udalerriak dauzkan beste altxor batzuk erakutsi gura ditu.

Horretarako, erabaki dute Ibarraundi jauregiaren sarreran bisitariendako harrera-leku edo informazio-puntu bat jartzea. Jauregiaren inaugurazio ofiziala egin orduko –San Pedroko jaien inguruan– harrera-lekua prest egongo litzateke.

Horrez gain, Udalak asmoa du udalerriaren gaineko liburuxkak kaleratzeko eta baita ere ikus-entzunezko bat egiteko. Are gehiago, asmoa dute laster udalerriko zazpi elizateetan bisitariendako informazio-panel bereziak jartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak