Farmaziaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte Ibarraundi museoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2005ko api. 4a, 14:16
Farmaziaren inguruko jardunaldiak apirilaren 11tik 14ra bitartean izango dira, Ibarraundi Museoan.

Jardunaldien barruan erakusketa egongo da antzinako farmaziaren gainean, 16:00-19:00 ordutegian. Horrekin batera, hitzaldiak ere egongo dira. Hilaren 11n Sendabelarren propietateak eta tratamenduak hitzaldia egingo dute, 18:30ean; hilaren 18an, berriz, Farmaziaren historia 1.000 botika piezaren harira izango dute berba gai, 18:30ean.

Horrez guztiaz gain, hilaren 13an ikasleei zuzendutako ekitaldiak ere egongo dira jardunaldion barruan: enplastuak egiten ikasiko dute, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak