Museorako izen eta logotipo lehiaketa antolatu zuen museoak eta Eskoriatzako Ondare eta Turismo Sailak. Zazpi lan aurkeztu zituzten eta azkenean, Gorka Zubizarreta arrasatearrarena aukeratu du epaimahaiak.
Ibarraundi museoa izan da Gorkak aukeratutako izena, eta logotipoan, Axtrokiko ontzi bat agertzen da. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, "oraindik aldaketaren bat egin diezaiokegu izenari, museoa beharrean, museum hitza jarriz, esaterako". Oraindik, baina, ez dute ezer zehaztu.
Maila bikaina
Aurkeztutako lanek maila bikaina dutela eman du aditzera epaimahaiak eta horregatik zaila egin zaiela irabazlea hautatzea.