Roy eskoriatzarraren lanak Arrasateko Harresi aretoan ikusgai

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005ko mar. 10a, 15:41
Paisaiak margotzen ditu batez ere eskoriatzarrak eta urak toki berezia du bere lanetan. Hilaren 20ra arte daude ikusgai hogeita bederatzi lan Arrasateko Harresi aretoan.

Urte mordoa daramatza Tomas Rubio Roy eskoriatzarrak margotzen. Margolan ugari egin ditu hasi zenetik eta martxoaren 4an erakusketa ireki zuen Arrasateko Harresi aretoan. Olio pinturak egitea atsegin du eta paisaia margotzen du normalean. Roy bezala sinatzen ditu bere lanak.

Erakusketa honetan hogeita bederatzi lan jarri ditu ikusgai, "bi urteko lana", eskoriatzarraren esanetan.

Eskoriatzako Arana kalean estudio bat du eta bertan aritzen da margolanak egiten. "Hala ere, ahal dudanean kanpora joatea gustatzen zait", eman du aditzera Royk.

Paisaiak nagusi

"Atsegin dut urtegi inguruak margotzea", azaldu du artista eskoriatzarrak. Hala, Urkulu eta Landa ikus daitezke bere lanetan. Baina orohar ura atsegin duela begibistakoa da; izan ere, itsasoa ere sarri ageri da bere lanetan.

"Baina atsegin dut herrietako txokoak eta mendiak margotzea ere", eman du aditzera Royk. Paisaia margotzeaz gain, pintzelak hartu eta pintura hilak ere irudikatzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak