Literatura Astea HUHEZIn: literatura eta bidaia

Usoa Agirre 2005ko mar. 8a, 17:20
Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, gaur aurkeztu du Literatura Astearen VII. aldia. Aurtengo gaia nagusia Literatura eta Bidaia izango da.

Irratsaioa Arrasaten

Irratsaioa Arrasaten

Lehen aldiz sortu zenetik, Literatura Astea irten egingo da Eskoriatzatik eta Arrasaten egingo du saio bat. Martxoaren 10ean, eguena, izango da hori, Monterron jauregian. Egun horretan Roge Blasco Radio Euskadiko esatari ospetsua izango da hizlari, Ana Mª Briongos bidaiari katalanarekin batera.

Arratsaldeko 20:00etan hasi eta bi orduz, Radio Euskadik irratsaio bat egingo du zuzenean, Literatura Astea baliaturik. Levando Anclas izango da, biharamunean irratsaio horrek 21 urte beteko baititu. Irratsaioaren lehen ordua Roge Blascok eta Ana Mª Briongosek beteko dute. Bigarren orduan, berriz, beste gonbidatu hauek izango dira: Ander Izagirre, Zigor Aldama, Patxi Irurzun eta Nacho Martin, denak ere bidaiari handiak.

Egun horretan sarrera doan izango da, eta denek izango dute aukera ikusteko nola egiten den irratsaioa zuzenean.

Eskoriatzako ekitaldiak

Martxoaren 14tik 18ra bitartean, berriz, Literatura Astea Eskoriatzara itzuliko da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera.

  • Martxoaren 14an. Jon Arretxe: "Mundua zazpi koloretan". Arratsaldeko 19:00etan.
  • Martxoaren 15ean. Anjel Lertxundi: "Literatura beti bidaia baita". Arratsaldeko 19:00etan.
  • Martxoaren 16an. Harkaitz Cano: "New York: gosaria diamanterik gabe". Goizeko 11:30ean
  • Martxoaren 17an. Patxi Zubizarreta, Jabier Muguruza, Txema Garcés eta Joseba Loinaz "28 letra eta 7 nota munduaren itzulia egiteko". Arratsaldeko 19:00etan.
  • Martxoaren 18an. Fakultateko ikasleek eskainita, "Hitzak lagun, bidaia dezagun". Goizeko 11:30ean.

Blog eta guzti

Aurtengo Literatura Asteak badu beste berrikuntzarik. Beñat Azurmendi irakasleak lagunduta, Humanitate eta Komunikazioko ikasleek blog bat prestatu dute, Literatura Astearen berri emateko. Hemen helbidea: www.literaturastea.blogspot.com

Literatura Asteak dirauen bitartean, ikasleek berek elikatuko dute bloga, eta hor emango dute astearen berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak