Gaur egubakoitza, Madrildik etorritako Totamka taldeak nagusientzako ipuin kontaketa eskainiko du Unibertsitatean. 22:30ean hasita, Cuando la voz despierta izeneko ikuskizuna ekarriko dute Eskoriatzara.
Besteak beste, ipuin arabiarrak eta gaur egunekoak kontatuko dituzte. Roberto Mezkita taldeko kideak aditzera eman duenez, hitzen balioari buruzko gogoeta da gaur gaueko emanaldia. "Ahotsik ez dutenei ahotsa ematen diegu eta ikus-entzuleei gogoeta egitera bultzatzeko helburua du saioak", gaineratu du.
Totamka taldea
Roberto Mezkitak eta Alicia Morenok osatzen dute Totamka. Gaur, baina, hirugarren lagun batekin eskainiko dute saioa, Jesus gitarra jotzailearekin, hain zuzen ere. Hala, hitzei musika jarriko diote.