Ibarraundi jauregian dagoen museoarentzat izen eta logotipo berria nahi dituzte. Horretarako, lehiaketa deitu dute. Martxoaren 8a baino lehen eraman behar dira proposamenak Ibarraundi jauregira.
Baldintzak
Baldintzak
- Izena: gune berriaren adierazgarri izan beharko da.
- Logotipoak Axtrokiko ontziak izango ditu
- Proposamenak kartazal batean sartuta Ibarraundi jauregian entregatu beharko dira otsailaren 7a eta martxoaren 8a bitartean.
- Kartazal bakoitzari egilearen izena eta telefonoa gehitu beharko zaizkio.
Saria
- Lehiaketa irabazten duenak 300 euro jasoko ditu.
- Telesko-n saridunaren izena eta museo berriaren izen eta logotipoa iragarriko dira. Martxoaren 15ean izango da hori, arratsaldeko 20:00etan.
Antolatzailea eta epaimahaia
Eskoriatzako Museoa eta Eskoriatzako Ondare eta Turismo saila.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak