Urdelardero Eguna ospatzen hasi dira neska-mutikoak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005ko ots. 3a, 13:48
Goizean hasi dituzte ospakizunak. Ikastetxeetako gazteak baserritar jantzita eta ziria eskuetan zutela herriko pilotalekura gerturatu eta bertan egin dituzte goizeko ekintzak.

Goizean baserritar jantzita irten dira kalera Eskoriatzako neska-mutikoak. Urdelardero Eguna ospatzeko urtero irteten dira baserritar jantzita eta ziria eskuetan dutela. Janaria sartzeko erabiltzen dute makila. Ondoren kantatu egiten dute eta amaitzeko txistorra jateko aprobetxatzen dute.

Hala ere, gaur eguraldi txarra egiten zuenez herriko pilotalekuan elkartu dira. Bertan abestu dute eta ondoren trikitilarien doinuei jarraituz dantza, salto eta jolasteko aukera izan dute. Amaitzeko, Eskoriatzako gaztetxo horiek txistorra jan dute.

Arratsaldean ekitaldi gehiago

Arratsaldean, berriz, pailazoak ikusteko aukera izango dute eskoriatzarrek. Kiki, Koko eta Moko pilotalekuan arituko dira 17:00etatik aurrera.

Ondoren, txokolate jana egingo dute. Antolatzaileek norberak bere edalontzia eramatea eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak