Zubillagako hiltegiari buruzko jardunaldiak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005ko ots. 2a, 16:39
Otsailaren 8 eta 9an Zubillagako hiltegiari buruzko mahai-inguruak egingo dituzte Eskoriatzako Ibarraundi jauregian. Hainbat hizlarik hartuko dute parte, eta itxieraren kontrako eta aldeko iritziak plazaratuko dituzte. Izan ere, herritarrek gaiari buruzko informazioa edukitzea lortu gura dute.

Otsailaren 8 eta 9an Zubillagako Hiltegiaren eta Debagoieneko harakin eta ganaduzaleen etorkizunari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Eskoriatzako Ibarraundi jauregian. Herritarrei informazioa ematea da helburua. Eskoriatzako Udalak bere garaian itxieraren kontrako jarrera hartu zuen, baina herritarrek aldeko eta kontrako iritzien berri izan dezaten antolatu dituzte jardunaldiak.

18:00etan hasiko dira hitzaldiak. Hasteko, hizlari bakoitzak hamabost minutuko hitzalditxoa egingo du. Ondoren, mahai-ingurua egingo dute, euren artean berba eginez eta entzuleen galderei erantzunez.

Jende ugarik hartuko du parte bi egunetan. Martitzenean, besteak beste, hiltegiko gerente German Berezibar, EHNE sindikatuko Eneko Karrera eta Juan Carlos Bengoa alkateak hitz egingo dute. Eguaztenean berriz, Gipuzkoako Harakinen Federazioko Jon Leturia, Arantza Igartua harakina eta Eneko Egibar albaitaria izango dira hizlariak, beste batzuen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak