HUHEZIn, euskal irakaskuntzaren alde

Goiatz Arana Begiristain 2005ko ots. 1a, 19:40
EHUko Arkitekturako ikasleek euskal irakaskuntzaren gaineko hitzaldi bat eman dute HUHEZIn. 2001ean bizi izandako jazarpena abiapuntu hartuta, ikasleek molde berriak asma ditzaketela esan diete hitzaldia entzutera gerturatu direnei.

Ikasle Abertzaleak-ek gonbidatuta etorri dira EHUko arkitekturako ikasleak HUHEZIra euskal irakaskuntzaz hitz egitera, taldearen ustetan hizkuntzarena baita Euskal Herriko ikastetxe eta fakultateetan urratzen diren bederatzi eskubideetako bat.

2001ean arkitektura eskolako euskal adarreko ikasleei agindu bai baina eskaini ez zizkieten irakasleak lortzeko egindako borroka izan du hitzaldiak ardatz.

Borroka dinamika eredugarria

HUHEZIko Ikasle Abertzaleak taldeko kide Liher Gonzalezen ustez, borroka hura eredugarria izan zen, ordura arte egin ez bezalako ekimenak eraman baitzituzten aurrera, erdal adarreko ikasleekin harremanak mantenduz. Zentzu horretan, HUHEZIn bertan ere badagoela zer egin gaineratu du. Izan ere, enpresekin lotutako ikasgaiak erdaraz irakasten dizkiete, baina etorkizunean lan munduan euskaraz jardun nahi badute, garrantzitsua da oinarriak euskaraz jasotzea.

Hitzaldian arkitekturako ikasleen historia entzutearekin batera, borrokaldiko irudiak ikusteko aukera izan da, baina Hodei Zenikaonandia hizlariak garbi utzi nahi izan du ez datozela eredu hori aplika dezaten esatera, imajinazioa erabiliz molde berriak asmatu eta emaitza onak lortu ditzaketela esatera baizik.

Hizkuntzaren ondotik, kultura

Gaurko hitzaldiarekin amaitutzat eman dute HUHEZIn hizkuntz eskubidea aldarrikatzeko prestaturiko egitaraua. Euskal kulturaren alde egitea izango da hurrengo urratsa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak