Danbor doinuak Eskoriatzan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005ko urt. 20a, 17:51
San Sebastian eguna ospatu dute Eskoriatzan. Luis Ezeiza ikastetxean arratsaldean egin dute danborrada.

Gaur, eguena, Luis Ezeiza ikastetxeko gazteek San Sebastian eguna ospatu dute. 15:30ean irten dira eskolako jolastokira, eta aurrez entseatuta zutena jo dute bertan.

Batzuek abilezia gehiago erakutsi dute danborra jotzen, baina denak fin aritu dira; asko, guraso eta aiton-amonen aurrean.

Ekitaldiaren amaieran, txokolatea edan eta gailetak jan dituzte guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak