Kiroldegian lanean hirigintza hobekuntza planaren barruan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005ko urt. 14a, 17:47
Hirigintza hobekuntza plana aurrera eramaten ari dira eta horren eredu da kiroldegian egiten dabiltzan lanak. Lanok ez dute egunerokoan eraginik, zerbitzuak berdin ematen dira.

Intxaurtxuetako kiroldegian egin beharreko lanak hasita daude jada. Legedi berria betetzeko hainbat aldagela egokitzen dabiltza elbarrientzako. Gainera, ura legionella mikrobioetatik babesteko hodiak aldatzen dabiltza. Hirigintza hobekuntza planaren barruan ari dira lanok egiten.

Hirigintza hobekuntza plana

Eskoriatzako Udalak hirigintza hobekuntza plana egitea aurreikusi zuen 2004. urte hasieran. Zenbait hilabetetan herriko barrutietako hainbat auzokiderekin bildu da. Haiek euren ekarpenak egin zituzten.

Inbertsio handirik behar ez duten askotariko lanak egingo dituzte. Hasieran pentsatutako lan batzuk amaituta daude dagoeneko. Herriko zenbait toki hobetzeko lanen aurrekontua auzoka banatuta dago. Hala, San Pedro eta Intxaurtxuetara 56.036,86 euro, erdialdera 37.201,55 euro, Dorletara 14.482,87 euro eta Aranburuzabala eta Olaetara 23.871,02 euro bideratzea adostu zuen Udalak.

Besteak beste, San Pedron baldosak aldatu, hilerrirako igoeran eta irakasle eskolako zubian baranda berriak ezarri eta Aranburuzabalan markesina berria jarriko dute, plan horren arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak