Udalak gaztelekua egin gura du 12 eta 17 urte bitarteko herritarrendako

Gorka Etxabe 2005ko urt. 12a, 19:46
Eskoriatzako Udalak gazteleku bat egin nahi du 12 eta 17 urte bitarteko herritarrendako. Hori dela eta, urtarrilaren 17ko udal osoko bilkuran onartuko du diru partida bat 2005ean gaztelekua egitekoa. Udalak ez daki oraindik non kokatuko duen gaztelekua, baina pare bat tokiren artean erabakiko du.

Gaztelekua abian jartzeko diru partida bat onartuko du Eskoriatzako udalbatzarrak datorren asteleheneko udal osoko bilkuran. Udalak nahi du gazteekin lan egin eta guztien artean proiektu bat abian jartzea. Prozesua bide onetik joanez gero, 2005ean Eskoriatzak Gaztelekua izango du.

12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako gaztelekua izango da

Gaztelekuaren proiektuak oraindik ez du kokapen finkorik, eta Udalak bi tokiren artean erabakiko du. Pilotalekua da horietako bat eta bestea Arana kalean Udalak duen eraikina. Gaztelekua egongo da zuzenduta 12 eta 17 urte bitarteko gazteei, baina gainerako herritarrek ere izango dute aukera sartzeko eta ekintzetan parte hartzeko.

Gazteria saileko teknikari berriak bideratuko du proiektua aurrerantzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak