Euskal kirol eta jolasen topaketa Almen gunean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko abe. 15a, 16:22
Almen gunean euskal kirol eta jolasen topaketan hartu zuten parte 280 ikaslek astelehenean. Ikastolen Elkarteak eta Arizmendi ikastolak antolatutako ekimena izan zen.

Abenduaren 13an, astelehena, Arizmendi ikastolako Almen gunean DBH 4.mailako eta batxilergoko lehenengo mailako ikasleek, euskal kirol eta jolasen topaketan hartu zuten parte. 280 ikasle aritu ziren Ikastolen Elkarteak eta Arizmendi ikastolak antolatutako ekimenean. Euren helburua, euskal kultura eta jokoak ikasleei ezagutaraztea izan zen.

Kirolak eta jolasak egin zituzten alde batetik; hala, sokatira, giza froga, arraunean eta boloetan jokatu zuten, besteak beste. Baina tailerretan parte hartzeko aukera ere izan zuten ikasleek. Bertsogintza eta artzain-txakur jokoan aritu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak