'Greban gaude' antzezlana egubakoitz gauean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko abe. 3a, 18:11
Gaur egubakoitza, Unibertsitatean Greban gaude antzezlana taularatuko du Lakrikun antzerki taldeak. Euskararen eguneko egitarauaren barruan antolatu dute.

Gaur, 22:30ean, Lakrikun antzerki taldearen eskutik Greban gaude antzezlana egongo da ikusgai. Unibertsitatean izango da hitzordua. Hiru garbitzaileren arteko solasaldia izango da obraren ardatza. Ironiaz hainbat gai jorratuko dituzte: maitasuna, familia, sexua…

Hirurak oso desberdinak dira, eta gai bakoitzari buruzko euren iritziak emango dituzte. Sarrera doan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak