Euskalkia ikertzeko lana Badihardugu elkarteari esleituko diote bihar

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko aza. 29a, 15:49
Eskoriatza, Gatzaga eta Aretxabaletako Udalek herri bakoitzeko euskalkia ikertzeko asmoa dute, eta lan hori Badihardugu euskara elkarteari esleituko dio. Hala, kontratua sinatuko dute martitzenean, azaroak 30.

Eskoriatza, Gatzaga eta Aretxabaletako Udalek Badihardugu euskara elkartea -rekin Ahozko ondarea jaso eta antolatzeko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute bihar martitzena, azaroak 30.

Eskoriatzako Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da ekitaldia, 17:30etik aurrera. Bertan hartuko dute parte hiru herrietako ordezkariek eta euskara elkarteko lehendakariak.

Herriko euskara eta ahozko ondarea jaso eta gordetzea da proiektuaren helburua. Horretarako, hainbat elkarrizketa egingo dituzte, eta ondoren dena ondo antolatu eta fonoteka batean gorde. Emaitza herritar guztien esku egongo da.

Informazio gehiago Badihardugu Euskara Elkartearen webgunean: Badihardugu. Deba Ibarreko Euskara eta euskalkia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak