Jardunaldiak HUHEZIn: Kalitatea Hezkuntzan

A. Leibar 2004ko aza. 11a, 17:35
Bihar, azaroak 12, egun bateko jardunaldiak egingo dira Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean: "Kalitatea Hezkuntza Maila Desberdinetan". Jon Barrutia, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea jardunaldiotan izango da.

Jardunaldi hauek Kalitatearen Aste Europarraren barruan egingo dira, eta bertan aztertuko da kalitateak zer esangura duen hezkuntza maila bakoitzean eta ikasleek zer gaitasun bereganatu behar dituzten maila bakoitzean, ikaskuntza eta garapen pertsonala hobetzeko.

Egitaraua:

  • 09:00 Aurkezpena. Joxe Mari Aizega, Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa.

  • 09:30 Kalitatezko Haur Hezkuntza: Alexander Barandiaran eta Iñaki Larrea, Mondragon Unibertsitatea.
  • 10:30 Kalitatezko Bigarren Heziketa. Alvaro Marchesi katedraduna Bilakaeraren Psikologian, Madrilgo Unibertsitate Complutensea.
  • 11:30 Atsedena. Kafea.
  • 12:00 Kalitatea Lanbide Heziketan. Alberto Etxeandia, Hobest Consultores.
  • 13:00 Kalitatea Unibertsitateko Hezkuntzan. Jon Barrutia, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburuordea, Eusko Jaurlaritza. Fidel Corcuera, zuzendaria Erakunde Harremanetan, Aneca.
  • 14:00 Bukaera. Jon Barrutia, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburuordea, Eusko Jaurlaritza.

Alvaro Marchesi

Hezkuntza idazkaria izan zen, eta gaur egun zuzentzen du Idea Hezkuntza Ebaluaziorako Institutua. Profesionalik ezagunenetako bat da hezkuntzaren esparruan, izan ere parte zuzena hartu zuen azken gobernu sozialistak eragindako hezkuntzaren erreforman, eta teoriko bezala ere, nabarmendu egin zen LOGSEn. Gaur egun irakaslea da Unibertsitate Complutensean, Madrilen, eta hor irakasten du Psikologia ebolutiboa.

Izena emateko

Jardunaldi hauek doakoak izango dira, eta bertan izena eman nahi duenak harremanetan jar daiteke Ainara Aranbarrirekin, telefono honetan: 943 71 21 85. Helbide elektronikoa, berriz, hauxe da: infoABILDUAmondragon.edu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak